Adierazpena

 Artium-eko hezitzaile talde baten adierazpena.

Arabako Artium Arte Garaikidearen Zentro-Museoko Hezkuntza eta Kultur ekintza Saileko hezitzaile-talde baten adierazpena kultur arloko lan-baldintza duinen alde.

Artium Museoko Hezkuntza eta Kultur Ekintza Saileko langile-talde batek salatu nahi dugu sail hori, Museoko jarduera pedagogiko eta soziokultural gehien kudeatzen eta burutzen duena, hezitzaileak modu irregularrez kontratatzen ari dela 2002an inauguratu zenetik.

Egiazta daitekeen bezala, gure jarduera handitzen eta indartzen joan den bitartean, gure lan-baldintzek, hasieratik bertatik ez egonkorrek eta ziurtasun gabekoek, okerrera egin dute etengabe eta nabarmenki, halako moduan non pairatu behar izan dugun hainbat kontratazio motak ezkutatu baitute besteren kontura lanean dihardugula.

Gure egoera prekarioa bazen ere, are larriagotu da 2013an, %25eko murrizketa ezarri baitiote gure tarifari, hain zuen 2009 urteaz geroztik izoztuta zegoen arren. Murrizketa horrek, erabat eutsiezina bihurtu du hainbat urtetako lan-jarduera. Egoera, hain da muturrekoa, non, hainbatetan, ordaindu behar izan baitugu lanera etortzeagatik, zeren kuotek eta zergek, gorantz etengabe egin dutelarik, aldi berean gure tarifek beherantz egin baitute.

Gure aburuz, gure jarduera kultural eta pedagogiak, herritarrekiko elkarlanean oinarritzen denez, herritarrak modu parte-hartzaile eta kritiko batez hurbil arazten ditu museoaren erakusketetara eta, horrela, bat dator Artium Zentro-Museoak eta antzeko erakundeek sortze beretik duten berezkoa gizarte-betekizunarekin.

Horrezaz gain, esan beharra dago, gure lana ezinbestekoa dela, zeren Artium Museoa bisitatzen dutenen ehuneko handi batek jarduera hezitzaile horregatik egiten baitute. Gu gara, ezbairik gabe, lan kultural eta pedagogiko baten ageriko aldea, zeinek harremanetan jartzen baititu Artium Zentro-Museoa eta herritarren talde desberdinak, hala nola orotariko bisitariak, hezkuntza formala eta ez-formaleko irakasle-ikasleak, ezaugarri desberdineko hainbat talde…

Errealitate hori gezurta eztabaidaezina bada ere, beharturik gaude gure lan egoera plazaratzera eta Artiumeko langile bezala dagozkigun eskubideak erreklamatzera, eskubideen galera progresiboak nahitaez garamatzalako muturreko prekarietate eta babesgabeko egoerara batera, halakoa non gure lanpostuak ere arriskuan ikusten baititugu.

Arlo bereko ezin konta ahala langilek salatzen duten lez —besteak beste MUSACeko hezitzaileek— kultur arloko lanaren prekarizazioa, hainbatetan, ordenamendu juridikoa bera baino haratago iristen ari da.

Nahi eta espero dugu gure eskakizun honek administrazioak bere ardura betetzera eraman dezala, zeren, eurek, diru publikoaren kudeatzaile izanik ere, egungo krisi garaian enplegu egonkorra sustatu beharrean, bere kontratazio-politikaz elikatzen baitute tarteko enpresen hazkundea eta langile sasi autonomoaren itxurakeria.

Erakundeek, oro har, badute behar adinako diru-kopuru beren langileen kontratazio motari eusteko eta hobetzeko, langileok baikara, hain juxtu ere, euren jardueraren funtzionamenduaren oinarria. Aitzitik, krisiak eragindako aurrekontu-murrizketek batez ere langileriari eragiten diete. Hori bai, erakundeak zabaltzen ari diren irudiak normaltasuna erakutsi nahi du, baina ez dator inondik ere bat hezitzaileok jasaten ari garen lan-baldintzekin.

Bereziki azpimarratu nahi dugu museoetako hezitzaileen jarduerari esleitzen zaion aurrekontua huskeria dela osoarekin alderatuz gero, kontuan harturik gure jarduerak berebiziko garrantzia duela erakundea eta gizartea uztartzeko.

Gure lantokiak, alegia, Artium Museoak, jarduera pedagogikoagatik bere arloan erreferente garrantzitsua izanik, segurtasunik gabeko lan-egoera bat ezkutatzen du itxura arrakastatsuaren atzean. Izan ere, hezitzaileok urteak daramatzagu gure bizitza laborala hausten duten kontratazio mota desberdinak jasaten: batzuetan sasi autonomo bezala, eta besteetan zerbitzu enpresen kontratupeko langile bezala. Gure langile-izaera “kolaboratzaile” izenaz mozorrotzen dute. Horren guztiaren ondorioz, lan-eskubiderik gabe gaude, hala nola, besteak beste, gaixotasunagatiko ezgai-egoerarik, amatasuneko baimenik, langabezi prestazioaren eskubiderik, antzintasunik, opor eskubiderik, kotizaziorik gabe.

Horregatik, beharrezkoa ikusten dugu herritarrok egoeraz ohartaraztea, bai eta zuen laguntza eta elkartasuna eskatu ere, administrazio publikoek bere ardura bete dezaten, hala gure kasuan nola prekarietatean lan egiten duten kultur arloko beste hainbat langileren kasuan ere.

ARABAKO ARTIUM ARTE GARAIKIDEAREN ZENTRO-MUSEOKO SEI LANGILEREN TALDEA.

Manifestu honen aldeko zure sinadura edota zure elkartasuna adierazi nahi izanez gero, erabil itzazu ondoko helbide elektronikoak:

nosotrasdenunciamos.wordpress.com

salatzendugu@gmail.com

museo@artium.org

Advertisements